GURE ESKAINTZAREN BALIO ERANTSIA
Arizmendi Pro-k urtero-urtero Eraikuntza, Kirola eta Osasunarekin zerikusia daukaten ekimenak antolatzen ditu bere eskaintzari balio erantsia emateko asmoz. Modu honetara, sektore hauetako profesionalek euren formazioa osatzeko aukera izateaz gain, esperientzia pertsonalak elkartrukatzeko aukera ere izaten dute.
Eraikuntza eta Obra Zibilarekin lotutako ekimenak bi dira: XXI.Mendeko Etxebizitza eta eraikuntzako ikasleei zuzenduriko Ekokaleak Hiri-Altzari Eramangarrien Ideia Lehiaketa.
Osasunaren familiari dagokionez, Erizaintza laguntzaileak gaur jardunaldia antolatzen dugu, erizaintza laguntzaileak erronka eta betebehar berrietarako prestatzeko helburuarekin. Gainera, 2011tik aurrera Photomiradas argazki lehiaketa jarri da martxan Erizaintzako Laguntzaile lanbidearen garrantzia azpimarratzeko asmoarekin.
Eta azkenik, kirola eta herriko parte hartzea sustatzeko asmoarekin eta Arizmendi Ikastolaren Eguneko egitarauaren barruan, Gaueko Tafyd Krossa antolatzen dugu.










